Atzo, abenduaren 14an, "Euskararen aukerak XXI. mendean" izeneko jardunaldia egin zuen Fundación Popular de Estudios Vascos erakundeak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldian, besteak beste, hauek hartu zuten parte: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidenteak, Kepa Aulestia analista politikoak eta Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak. Azken hitzaldia Antonio Basagoiti PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak eman zuen.