Azaroaren 18an, Amaia Zubiria eta Felipe Juaristi aritu ziren Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien laugarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.
"Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik; bigarren saioa azaroaren 4an egin zen, Jabier Muguruza, Angel Unzu eta Iñaki Irazurekin; hirugarrena azaroaren 11n izan zen, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek parte hartu zutelarik. Eta azkena gaur, abenduaren 2an, izango da, ohi bezala iluntzeko 19:00etan. Gaurko protagonistak Bernardo Atxaga eta berak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkaria izango dira.