Urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da Euskaltzaindia. Gaurtik 8ra bitartean izango den Azokan, salmahaia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. Gainera, Euskera agerkari ofizialak 90 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzen ari da Akademia.