Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso berria da. Gaur, azaroaren 26an, Bilbon egin den osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin du Euskaltzaindiak.
Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso izendatua izan da, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proposatu zuten.