Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.
Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Sagrario Aleman batzordeko buruak eskerrak eman zizkieten parte hartu zutenei, baita entzule izan zirenei ere.