Andres Inigo Jagon sailburuak, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak eta Erramun Osa batzordeko idazkariak zabaldu dituzte Jardunaldiak. Hala, ongietorria emateaz gain, ekimen honen xedea azaldu dute. Andres Iñigok esan duenez, aurtengo Jagon Jardunaldietako gaia bizia da benetan, "bizitasunez beteak dauden gazte euskaldunek euskarari zer bizitasun ematen dioten, eman nahiko lioketen edota eman beharko lioketen baita gogoetarako gaia".
Sagrario Alemanen esanetan, unea da hausnarketa egiteko; besteren artean, "orain arte euskara sustatzeko hartutako bideak aski eta egokiak diren, zein bitarteko jarri behar ditugun oraingo bizimodura moldatzeko. Gazteak gogoeta honetan ezinbestekoak dira, hauek baitira edozein aldaketara lasterren egokitzen direnak eta dinamikoenak. Gazteen iritzi, ikuspegi, asmo, ekimen eta bizipenak ezagutzeko aukera izanen dugu gaurkoan".
Hitzaldi guztien laburpenak Plazaberrin argitaratu dira jadanik. Datozen egunotan osorik plazaratuko dira hemen bertan.