Azaroaren 11n, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Anjel Valdesek parte hartu zuten Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldien hirugarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira.
"Hitza eta musika" jardunaldiak urriaren 25ean hasi ziren, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxearen eskutik; bigarren saioa azaroaren 4an egin zen, Jabier Muguruza, Angel Unzu eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo saioa azaroaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan, eta Amaia Zubiriak eta Felipe Juaristik gidatuko dute.