Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udazkenean kaleratu duen zenbaki berrian.
Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:
- Ahotsa, hitzak, hizkuntzak. Egileak: batzuk.
- Birjinia, edo donceil christaba. Paratzailea: Jose Antonio Mujika.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa I. Egilea: Euskaltzaindia (Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa).
- Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian. Egileak: Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos.
- Jesü Kristen Imitazionea. (1757, Martin Maisterren itzulpena). Paratzailea: Jean-Louis Davant.
- Sakanako euskera. Burundako hizkera. Egilea: Koldo Zuazo.
Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.