Urriaren 30ean, Euskaltzaindiak Baionan egin zuen osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan zen. Jean-Baptiste Coyos izan zen proposatua.
Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.
Kontuan hartu behar da Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar duela.
Esan bezala, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea da hautagaia, Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatua.
Azaroko osoko batzarrean egingo da bozketa.