Urriaren 25ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea aritu ziren, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien lehen saioan.
2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Hitza eta musika" jardunaldien hurrengo saioa azaroaren 4an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Jabier Muguruza Angel Unzurekin eta Iñaki Irazu.