Institut d´Estudis Catalans (IEC), eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera, Euskaltzaindia Bartzelonako Liber Azokan izan da. Azoka irailaren 29tik urriaren 1era egin da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira. Gainera, leku berean, Textos Medievals Catalans taldeak ere bere azken argitalpenak erakutsi ditu.
Merkataritza ikuspegitik, nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hegoamerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Euskaltzaindiak bere azken lan eta argitalpenak aurkeztu ditu bertan.