2010eko Xalbador Eguna urriaren 9an eta 10ean egingo da Urepelen, Xalbador eta Xanpun lemapean. Beti bezala, musika, bertso edota herri kirolak uztartuko dira euskararen eta euskal kulturaren festa honetan. Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute eguna, eta bi erakundeotako ordezkariek gaur aurkeztu dute aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Bertan izan dira Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari eta Iker sailburua, Itxaro Bethart Deiadarra elkartearen izenean, eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain eta hasieratik Xalbador Egunaren antolakuntzan ibilitakoa.
Hauxe izango da 2010eko Xalbador Egunaren egitaraua:
Urriaren 9an, larunbata:
- 19:00: Ilunabar literarioa, Bergarako Idazle Eskolako lagunak antolatua.
-
21:00: Lagunarteko afaria, kantariek eta trikitilariek alaiturik: Xendarineko ahizpak eta Ander eta Imanol, Zabaleta Anaiak.
Urriaren 10ean, igandea:
- 09:30: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
- 10:30: Meza, nahi dutenentzat eta Xalbadorren hilobira bisita.
-
12:30: Herri kirolak, zoin gehiagoka Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) ekipoak. Ikusgarria: sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
- Ondoren, dantza Osintxuko (Bergara) Musiraka taldearekin.
- 13:30: Bazkaria, eta herri kantak.
- 15:30: Haurren txokoa, herri kirolak haurrei egokituta.
-
15:30: Bertso saioa, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Sebastian Lizaso eta Uxue Alberdi. Gaiemaile: Joxemari Iriondo.
- 17:30: Erromeria, trikitilariekin (Ander eta Imanol, Zabaleta Anaiak)
Amaiatzeko hauxe gogoratu nahi izan dute antolatzaileek: larunbateko afarian edota igandeko bazkarian parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik abisatu beharko dute tokia erreserbatzeko, telefonoz deituz 0033624332995 zenbakietara, urriaren 5a aintzin.