Irailaren 17an, Azkaineko Bil Toki aretoan, J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak.
J. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zen, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, Euskaltzaindiak omenaldi bat eskainiko dio. Bestalde, goizean, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak bere lan-bilera Azkaineko Herriko Etxean egingo du.
Hauxe da irailaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, Azkaineko Bil Toki aretoan izango den jardunaldiaren egitaraua:
- Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia: "J.M. Hiribarren bere mendean"
- Xipri Arbelbide euskaltzain urgazlea: "Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian"
- Ana Toledo euskaltzain osoa: "Arbasoak Hiribarrenen Eskaldunak idazlanean"
- Xabier Altzibar euskaltzain urgazlea: "Hiribarrenen Eskaraz egia eta atsotitz bilduma"