Ekainaren 15ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzainak eman zuen Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten; bigarrena, aldiz, ekainaren 10ean burutu zen, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena aritu zirelarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.