Maiatzaren 28an, Aramaion, egin zen
Patxi Uribarrenen sarrera-ekitaldia. Uribarrenek "Zirelako gara, garelako izango dira" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Luis Lizundiak eman zion erantzuna, "Ganbarruetatik Araba euskaldunera" hitzaldiarekin.
Hona hemen Asier Agirre Aramaioko alkatearen hitzak, baita Andres Urrutia euskaltzainburuarenak ere. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.
Ekitaldia Ibarra elizateko San Martin elizan egin zen. Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak aurkezpena egin ostean, Alkateak ongi etorria eman zien bertan ziren guztiei, eta Andres Urrutiak agur-hitzak esan zituen. Ondoren, Sagrario Aleman -aurkezleetariko bat- eta Miren Lourdes Oñederra -sarrera egin zuen azken euskaltzaina- joan ziren Patxi Uribarrenen bila eta batzar-tokira ekarri zuten.
Uribarrenen eta Lizundiaren hitzaldiak entzun eta gero, euskaltzain berriak Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko dituela agindu zuen, eta ondoren Euskaltzainburuak diploma eta domina eman zizkion, eta euskaltzain guztiek zoriondu zuten.
Ekitaldi akademikoa amaitutzat emanez, opari eta oroigarrien unea heldu zen. Hala, Anton Errarteren zuzendaritzapean, Aramaioko Abesbatzak lau abesti kantatu zituen; Udalaren izenean, Idoia Elexpuruk egindako Patxi Uribarrenen jaiotetxearen -Uribarrenbekoa baserriaren- erretratua eman zioten; loba guztien izenean Ibabe Perez Uribarrenek aurreskua dantzatu zuen eta txapela eskaini zion; Aramaioko Euskara Elkartearen oparia, argizaiola, Xabier Herrate-k eman zion; eta elizatik irten ondoren, Lagun Artean dantza taldeak hiru pieza dantzatu zituen.
Asier Agirre alkatearen hitzak 43,69 Kb
Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak 43,55 Kb
|
|
|
|
Sastiñan, Euskaltzaindiaren erakusketa ikusten.
|
Elizarako bidean
|
Andres Urrutia, Patxi Uribarren eta Asier Agirre
|
Xabier Kintana mintzatzen
|
|
|
|
|
Eliza bete zen
|
Patxi Uribarren hitzaldia irakurtzen
|
Euskaltzainak
|
Jose Luis Lizundia erantzuna irakurtzen
|
|
|
|
|
Agintariak
|
Patxi Uribarren, Andres Urrutia, Asier Agirre
|
Uribarren, Urrutia, Agirre eta Lizundia
|
Domina eta diploma
|
|
|
|
|
Euskaltzainak Uribarren zoriontzeko prest
|
Familiaren oparia
|
Udalaren oparia
|
Euskara Elkartearen oparia
|
|
|
|
|
Euskaltzain eta agintariekin
|
Alkate eta zinegotziekin
|
AEKko lagunekin
|
Anai-arrebekin
|
|
|
|
|
Santutxuko lagunekin
|
Karmeldarrak
|
Abesbatzarekin
|
Lehengusu-lehengusinekin
|
|
|
|
|
Jesus Mari Elejalde parrokoarekin
|
Lagun Artean dantza taldea
|
Lagun artean dantza taldea
|
Herrian zehar, kalejiran
|
Itxita. Ezin duzu iruzkin berririk gehitu.