Euskaltzaindiak Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.
Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua "Euskaltzainak" bildumaren 5. zenbakia da eta Antonio Zavala zenak paratu zuen. Antonio Arrue hizlari aparta izan zen, bizia eta trebea. Hitzaldi asko eman zituen han-hemenka, eta askotan, jendaurrean hitz egin baino lehen, paperean idazten zituen bere mintzaldiak. Lan horiek dira, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, liburu hau osatzen dutenak. Zavalak azpimarratzen zuenez, Arrue kultura handiko gizona zen, eta lan horietan guztietan "iritzi sakonak eta bete-betekoak agertzen ditu, denbora berean argibide asko emanez".