Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.
Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:
- El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una apuesta por la diversidad lingüística. Egilea: Miquel Gros y Lladós
- Euskaltzaindia ekin eta jarrai. Egileak: Joan Mari Torrealdai eta Imanol Murua Uria.
- Juan Mari Lekuonari omenaldia. Egileak: batzuk.
- Kalendrera (1571), Joanes Leizarraga. Paratzailea: Xabier Kintana.
- Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak. Paratzailea: Andres Iñigo.
Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.