2009ko azaroaren 20an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Etorkinak eta euskara" izenburupean. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan zituen Akademiak.
Jardunaldi horietan Erramun Osak eta Xabier Aierdik "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?" izeneko hitzaldia eman zuten. Hona hemen hitzaldi hori, oso-osorik, oraingoan PDF formatuan.