Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.
Birjinia, edo donceil christaba Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskararen Lekukoak" bildumaren 24. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Jose Antonio Mujikak esan zituen hitzak.
Jose Antonio Mujika: "Birjinia, edo donceil christaba" liburuaren aurkezpena 75,08 Kb
"Birjinia, edo donceil christaba" liburuaren aurkibidea 30,20 Kb