Donostiako Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku izango da. Hala erabaki zuen Donostiako Udalak, martxoaren 26an eginiko batzarrean eta hala berretsi da martxoaren 30ean, Udalaren eta Euskaltzaindiaren ordezkariek egin zuten bisitan.
Bisita horretan hauek izan ziren: Odon Elorza alkatea, Ainhoa Beola Donostiako Euskara zinegotzia, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andoni Sagarna Iker sailburua eta Mikel Cabieces, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan.
Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu. Une honetan baserriaren zaharberritze lanak egiten ari dira. Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen hainbat egitasmo batuko dira bertara.