Ekitaldia Donostiako Udaletxeko Batzar Aretoan egin zen. Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak aurkezpena egin ostean, Alkateak ongi etorria eman zien bertan ziren guztiei, eta Andres Urrutiak agur-hitzak esan zituen. Ondoren, Xabier Kintana -aurkezleetariko bat- eta Joan Mari Torrealdai -sarrera egin zuen azken euskaltzaina- joan ziren Miren Lourdes Oñederraren bila eta batzar-tokira ekarri zuten.
Oñederraren eta Azkarateren hitzaldiak entzun eta gero, euskaltzain berriak Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko dituela agindu zuen, eta ondoren Euskaltzainburuak diploma eta domina eman zizkion, eta euskaltzain guztiek zoriondu zuten.
Ekitaldi akademikoa amaitutzat emanez, opari eta oroigarrien unea heldu zen. Hala, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak Ohorezko Kontrapasa jo zuen, eta Martin Barandiaranek -Lourdes Oñederraren lehengusu txikiak- dantzatu zuen; Odon Elorza alkateak Zubietako Akten liburua oparitu zion, Udalaren izenean; EHUren izenean, Fernando Garcia Murga Letren Fakultateko dekanoak Ines Gonzalez de Zarate eskultorearen lan bat eman zion; eta Jabier Muguruza musikoak eta Jose Ramon Soroiz aktoreak "Patrick Süskind eta Shomer" jaunen agurra eskaini zioten.
Andres Urrutiaren hitzak 35,22 Kb