Euskarazko irakaskuntzak Euskal Herriko Unibertsitatean 30 urte bete dituela-eta, euskarazko lehen eskola haiek sustatzen eta gauzatzen ibili zirenak omenduak izan ziren EHUko Leioako campusean, martxoaren 5ean eginiko ekitaldi batean.
Omenduen artean hainbat euskaltzain izan ziren: Xabier Kintana eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina, eta Joserra Etxebarria, Juan Luis Goikoetxea, Jazinto Iturbe, Jon Kortazar eta Jose Antonio Mujika euskaltzain urgazleak. Henrike Knörr zenaren izenean, Txari Santiago bere emaztea izan zen.