Martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da. Aurretik iragarri bezala, izena emateko epea gaur, martxoaren 18an, amaitu da.
Egin diren matrikulak kontuan izanik, toki guztiak bete dira eta ez da onartuko eskabide gehiagorik.