Otsailaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak jaso zituzten. Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Ekitaldiaren nondik-norakoa azaltzeaz gain, Xabier Kintana idazkariak ohorezko euskaltzain bakoitzaren biografia eta merezimenduak aipatu zituen. Zortzi ohorezko euskaltzain izan ziren ekitaldian. Hona hemen Pakita Arregi, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra eta Erramun Baxoken hitzak. Gainontzekoen mintzaldiak -Gorka Aulestia, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide eta Jose Angel Irigarairenak, alegia- datozen egunotan argitaratuko dira.
Bestalde, Andres Urrutia euskaltzainburuaren agur hitzak ere argitaratzen dira gaurkoan.
Ohorezko euskaltzain berriek diploma jaso zuten, baita Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Murua Uriak idatzitako Euskaltzaindia, ekin eta jarrai liburua. Horrezaz gain, lehendik jasoa ez zutenei Euskaltzaindiaren ikurra ere eman zitzaien.
Pakita Arregiren hitzak 64,16 Kb
Joxe Azurmendiren hitzak 4,36 Kb
Luis Baraiazarraren hitzak 65,51 Kb