Otsailaren 18an, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu izan ziren, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien bigarren saioan. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu bertso-paperei buruz aritu ziren.
"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Hurrengo saioa martxoaren 4an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik hartuko dute parte.