Gaur, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009. urtean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko:
- Antonio Zavala. Euskaltzain osoa (1928-1-23 / 2009-1-2). Hilberri-txostena Joxe Mari Iriondo euskaltzain urgazleak egin du.
- Santiago Ezkerra. Euskaltzain urgazlea (1925-5-6 / 2009-3-22). Hilberri-txostena Andres Iñigo euskaltzain osoak egin du.
- Juri Zytsar. Ohorezko euskaltzaina (1928 / 2009-6-23). Hilberri-txostena Xabier Kintana euskaltzain osoak egin du.
- Roger Idiart. Euskaltzain urgazlea (1931-1-15 / 2009-8-27). Hilberri-txostena Jean-Louis Davant euskaltzain osoak egin du.
- Mikel Atxaga. Euskaltzain urgazlea (1932-8-25 / 2009-9-10). Hilberri-txostena Mari Karmen Garmendiak egin du.
- Juan Jose Zearreta. Euskaltzain urgazlea (1947-6-10 / 2009-11-7). Hilberri-txostena Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak egin du.
Datozen egunotan hilberri-txosten guztiak hemen argitaratuko dira.