Manex Pagola euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria, bertoko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak emanda. Sari emate ekitaldia abenduaren 9an egin zen, Baionako Herriko Etxean.
Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren xedea Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzea da.
Bestalde, Euskal Kultura saria Eric Dicaharryk eskuratu du, eta Bideo Dokumental saria Cristophe Coutanceauk jaso du.