Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
Hona ekartzen dugu Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta UZEIko Lexikografia Sailaren arduradunak aipatu mintegian eman zuen hitzaldia: "Corpusgintzaren garrantzia hizkuntzalaritzan eta euskararen egoera."