Urriaren 9an, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldi instituzionala egingo da Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, goizeko 11:00etan. Egun horretan, agintari publikoak eta gizartearen eta euskalgintzaren ordezkariak hartuko ditu Akademiak.
2008tik ari da ospatzen Euskaltzaindia bere 90. urteurrena. 2008ko urrian Iruñean egin zen XVI. Nazioarteko Biltzarrarekin hasiera eman zion Akademiak bere ospakizunari eta ordutik hona beste hiru ekitaldi egin ditu Euskaltzaindiak: Gasteizen -Arabako Foru Aldundian-, Ipar Euskal Herrian -Hazparneko Elgar Kultura Etxean-, eta Bilbon -Akademiaren egoitzan-.
Hauek hitz egingo dute etzi, urriaren 9an, izango den ekitaldi instituzionalean:
- Gipuzkoako Diputatu Nagusia
- Donostiako Alkatea
- Euskararen Erakunde Publikoaren burua
- Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria
- Hezkuntza Ministerioaren ordezkaria
- Nafarroako Gobernuburua
- Arabako Diputatu Nagusia
- Bizkaiko Diputatu Nagusia
- Euskaltzainburua
Bestalde, Andres Urrutia euskaltzainburuaren azken hitzak entzun baino lehen, Euskaltzaindia: Ekin eta Jarrai argitalpena aurkeztuko da.