Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Andra Mari ikastolak. Ekitaldian hauek izan ziren hizlari: Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendaria, Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea, Pello Urzelai ikastolako lehendakariordea, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Andres Iñigok berak paratutako Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak liburua aurkeztu zuen. Plazaberrin argitaratu zen artikulu batean, Iñigok berak liburuaren edukiaz idatzi zuen. Gaur, aldiz, hona ekartzen dugu Etxarri Aranatzen aurkezpena egiteko erabili zituen irudiak.
Andres Iñigo: "Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" (testua) 151,39 Kb
Andres Iñigo: "Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" (irudiak) 923,30 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen