Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, ageriko ekitaldia egin zuten Euskaltzaindiak eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Andra Mari ikastolak. Ekitaldian hauek hitz egin zuten: Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendariak, Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazleak, Pello Urzelai ikastolako lehendakariordeak, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Hona ekartzen dugu Pello Urzelaik Jose Mari Satrustegi zenaren omenez eman zuen hitzaldia: Jose Mari Satrustegiren omenez.