Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak. Irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, zenbait ekitaldi egingo ditu Akademiak.
Batetik, goizean, Akademiaren Euskararen Historia Soziala egitasmoak eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko Udaletxean egingo dituzte. Bestetik, 12:30ean, Andra Mari Ikastola bisitatuko dute euskaltzainek eta batzordekideek. Hirugarrenik, arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.
Azkenik, arratsaldean, 18:00etan, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, Andra Mari ikastolarekin batera.
Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:
- Agurra: Muxi Mariñelarena, Andra Mari Ikastolako zuzendaria.
- Aurkezpena: Pello Urzelai, Andra Mari Ikastolako lehendakariordea.
- Sakanako hitzekin jolasean. Hizlaria: Jose Luis Erdozia, euskaltzain urgazlea.
- Jose Mari Satrustegi gogoan. Hizlaria: Pello Urzelai, Andra Mari ikastolako lehendakariordea.
- Kanta. Etxarri Aranazko Koraleko kideak.
- Santiago Ezkerra "Lizarrusti". Bizitza eta lanak liburua. Aurkezlea: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta liburuaren egilea.
- Euskaltzaindia eta Nafarroa. Aurkezlea: Andres Urrutia, euskaltzainburua.
- Kanta. Etxarri Aranazko Koraleko kideak.
Ageriko ekitaldirako sarrera doan da. Aurkezten diren liburuen ale bana emango zaie bertaratzen direnei.
|