"Onomasticon Vasconiae" bildumaren bitartez, hiru eskaintza kaleratu ditu Euskaltzaindiak: Gasteizko Toponimia (I eta II) eta Patxi Salaberri Zaratiegiren Izen ttipiak euskaraz.
"Mendaur" eta "Iker" bildumen azken liburuak ere kalean dira. Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren zenbaki bi plazaratu dira.
Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.
EUSKERA AGERKARIA
Euskera 2008, 1
Egilea: askoren artean ISBN: 85479
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 23 x 16 cm; 270 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 16,75 euro
Liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira: Sagrario Aleman eta Aurelia Arkotxa euskaltzain osoen sarrera-hitzaldiak, Euskaltzaindiaren Adierazpena (Frantses Akademiak 2008-6-12an egindako adierazpena dela-eta (euskaraz eta frantsesez), batzar-agiriak, arauak, aurkezpenak, edota Onomastika batzordearen irizpenak.
Euskararen historia atalean, Michel Morvanen "Le basque, langue eurasienne" izeneko artikuluan ere irakur daiteke.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.
Euskera 2008, 2
Egilea: askoren artean. ISBN: 85479
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 23 x 16 cm; 314 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 10 euro
Euskera 2008, 2 liburu honetan, besteak beste, Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburuari arreta berezia eskaini zaio, eta gai berezi bezala jorratu. Liburu hori 2008ko irailean aurkeztu zen Iruñean, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatutako XII.Jagon Jardunaldietan. Akademiaren Corpus batzordeak landu eta Pello Esnalek koordinaturiko lan honek euskararen egokitasuna du langai. Horretaz gain, testu-antolatzaileak zehaztu eta sailkatu dira liburuan.
Jagon Jardunaldietan hizlari izan ziren Pello Esnal, Juan Luis Goikoetxea, Lourdes Elosegi eta Andres Urrutiaren mintzaldiak jaso dira liburuan.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
"EUSKALTZAINAK" BILDUMA
Euskaltzaindiak "Euskaltzainak" bilduma sortu zuen 2007an. Bertan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratuko dira bilduma horretan.
Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak
Egilea: Antonio Arrue. Paratzailea: Antonio Zavala.
ISBN: 978-84-95438-41-6
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 24 x 17 cm; 272 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 10 euro
Antonio Arrue euskaltzaina zenaren hitzaldi eta hitzaurreen bilduma eskaintzen da lan honetan. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bosgarren zenbakia da. Antonio Arrue hizlari aparta izan zen, bizia eta trebea. Hitzaldi asko eman zituen han-hemenka, eta askotan, jendaurrean hitz egin baino lehen, paperean idazten zituen bere mintzaldiak. Lan horiek dira, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, liburu hau osatzen dutenak.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Biziaren Hiztegiaz
Egilea: Txomin Peillen. ISBN: 978-84-95438-47-8
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 24 x 17 cm; 288 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 12 euro
Bildumaren zazpigarren zenbakia da. Hiztegi hau Bordelen, 1981ean, Txomin Peillenek irakurri zuen semantika tesiaren ondokoa da. Egilearen esanetan, lan hau hizkuntza ezagutzeko eta aberasteko bide bat da.
Euskaldun zaharrek biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten irudi berezia berpizten saiatu da egilea. Horretarako, lehenik hiztegi horren lekukotasun zaharrenak bildu ditu eta ondoren, besteak beste, euskarazko literaturan nola ikusi den jendea ikusi du, baita geroago nola biziaren hiztegiak geografiari matematikari, psikologiari, zuzenbideari eta beste jakituriei hitz asko eman dizkien ere.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Egilea: Gorka Aulestia. ISBN: 978-84-95438-48-5
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 24 x 17 cm; 288 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Gaztelania. Prezioa: 12 euro
Liburua "Euskaltzainak" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Espainiako Gerra Zibilaren eta 40 urteko diktaduraren ondorioz, fusilatuak, gartzelaratuak edota erbesteratuak izan ziren euskaldun batzuren memoria berreskuratu nahi izan du Gorka Aulestia egileak, horretarako euskaldun askoren -ia gehienak idazleak- testigantza eman duelarik.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Zuberoako literaturaz. Antologia laburra
Egilea: Jean-Louis Davant. ISBN: 978-84-95438-49-2
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 24 x 17 cm; 256 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 12 euro
Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Lan honetan, Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen digu Davantek, eta, besteak beste, XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du.
Liburua eskuratzeko egiin klik hemen
"MENDAUR" BILDUMA
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeek sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa
Egilea: Edu Zelaieta Anta. ISBN: 978-84-235-3102-8
Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2008. 24 x 17 cm; 254 orr.; kartone azala
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 10 euro
Liburua, Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskararen azterketa dialektologikoa izan du xede nagusia. Xorroxindik Beraraino doan ibai arroko euskara zehaztasunez aztertu du liburu honen egileak eta Euskal Herriko alderdi dialektal ugariren berri aintzat hartu behar izan du lan egiteko: Lapurdiko ipar-mendebaldea, Urdazubi-Zugarramurdi, Baigorri, Ultzama, Basaburu Txiki, Oiartzun, Irun-Hondarribia eta beste zenbait alderdi ere.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
"ONOMASTICON VASCONIAE" BILDUMA
Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoak jaso dira. Pertsona eta leku izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarri zuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzeko asmoz.
Gasteizko Toponimia I. Hiria
Egileak: Henrike Knörr - Elena Martinez de Madina. ISBN: 978-84-95438-51-5
Editorea: Gasteizko Udala - Euskaltzaindia, 2009. 27 x 17 cm; 565 orr.; kartone azala
Hizkuntza: Gaztelania. Prezioa: 20 euro
Gasteizko eta Malizaeza merindadeko toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen dira hemen. Knörr eta Martinez de Madinarekin batera, José Antonio González Salazar, Juan José Galdos, Montserrat Ocio eta Blanca Rescalvo ikertzaileek osatu duten taldea aritu zen informazioa biltzen. Knörr taldeko zuzendaria zen, eta hil ostean Jose Luis Lizundia euskaltzain oso eta Exonomastika batzordeko buruak hartu zuen bere gain zeregin hori. Lehen liburua Gasteizko hiriari dagokio, soilik, eta bi zatitan banatzen da: Gasteiz Hiria I, Toponimia, eta Gasteiz Hiria II, Kale Izendegia.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Gasteizko Toponimia II. Malizaeza
Egilea: Elena Martinez de Madina - Henrike Knörr. ISBN: 978-84-95438-52-2
Editorea: Gasteizko Udala - Euskaltzaindia, 2009. 27 x 17 cm; 104 orr.; kartone azala
Hizkuntza: Gaztelania. Prezioa: 20 euro
Lehenengo liburua Gasteiz hiriari badagokio, bigarren honetan Malizaeza merindade barruan zeuden herri guztien toponimoak bildu dira, hots, Ali/Ehari, Aretxabaleta, Armentia, Arriaga, Berroztegieta, Castillo/Gaztelu, Eskibel, Gardelegi, Lasarte, Monasterioguren eta Mendiola herrietako toponimoak. Gobeo/Gobeu ere sartu da.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Egilea: Patxi Salaberri Zaratiegi. ISBN: 978-84-95438-50-8
Editorea: Euskaltzaindia, 2009. 27 x 17 cm; 310 orr.; kartone azala
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 18 euro
Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu bezala, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako. Honetaz landa, izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ongi ulertzeko aukera ematen digute. Egileak argitzen duenez, "izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabiltzen diren izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak".
Liburua eskuratzeko egin kilk hemen
"IKER" BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren prentsaera eta obra
Egilea: Jurgi Kintana. ISBN: 978-84-95438-39-3
Editorea: Euskaltzaindia - Euskal Herriko Unibertsitatea, 2008. 23 x 16 cm; 664 orr.; azal arrunta
Hizkuntza: Euskara. Prezioa: 18 euro
Joseba Agirreazkuenaga euskaltzain urgazle eta EHUko katedradunaren zuzendaritzapean, Jurgi Kintanak burutu zuen doktorego tesiaren zati nagusia biltzen du liburu honek, zehazki Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona. Liburuak hiru parte nagusi ditu: Azkueren pentsaera, Azkueren proiektuak eta Azkueren botere-plataformak.