Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Peru Abarca-ren etenik gabeko irakurketa egin zen atzo, ekainaren 18an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den bigarren urtea, iaz Axularren Gero-rena egin zelarik. Orotara, 400 pertsona inguruk hartu zuten parte atzoko ekitaldian.
Euskara Ikasleen Jaiaren osagarri moduan Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuko ekimen honetan Euskaltzaindiaren aldetik ere hainbat irakurle izan ziren. Hemen jartzen ditugu pertsona horien izenak, Bilbo Zaharra Euskaltegiak emandako informazioaren arabera eta irakurritako ordena berean: Andres Urrutia, Adolfo Arejita, Itziar Laka, Pello Salaburu, Joseba Agirreazkuenaga, Kepa Altonaga, Juan Jose Zearreta, Ricardo Badiola, Pello Telleria, Jon Artza, Joseba Lakarra, Patxi Goenaga eta Jose Luis Lizundia.