Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Argital saria, urtero Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dutena. Atzo, maiatzaren 7an, Bilbon egindako ekitaldi batean eman zioten saria Saizarbitoriari, bere idazle ibilbidean egindako lanengatik. Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen ekitaldi horretan, Euskaltzaindiaren izenean.
Alvaro Pombo Santanderreko idazleak eta Deustuko Unibertsitateko Bibliotekak ere sari bana izan zuten.