Apirilaren 22tik 24ra bitartean, Euskaltzaindiak ostatu eman dio, Bilbon duen egoitzan, Europako Kontseiluan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Komiteari, udaberrian egiten duen Bilkura han egiteko.
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna Europako Kontseiluak bultzatu zuen. 1992an onetsi zen baina, estatu gehienak mesfidati agertu ziren haren aurrean eta 1998ra arte ez zen indarrean sartu, lehendabiziko bost estatuek berretsi zutenean.
Handik hona bide luzea egin du Europako Gutunak eta gaur egun Europako Kontseilua osatzen duten 47 estatuen erdiak berretsi du. Espaniak 2001ean berretsi zuen Europako Gutuna eta eginbide zorrotzenak hartu zituen eremu guztietan. Azken urteotan Gutunaren arrakasta handiago izan da Europako "ordenaren" osagai oinarrizkoa bihurtu den arte.
Adituen Komiteak Europako Gutunaren aplikazioa kontrolatzea du betekizun. Gutuna berretsi duten estatuek hiru urtean behin txosten bat igorri behar diote Europako Kontseiluari eta argibide zehaztak eman behar dizkio Estatu horrek haren barnean egiten duen Gutunaren aplikazioaz.
Adituen Komiteko lan talde bat bisita egiten du dagokion Erresuman, han maila guztietako agintariekin zein eremu urriko hiztunen GKEetako ordezkariekin informazioa zuzenean jasotzeko eta agintariek adierazitakoa kontrastatzeko. Hori guztia oinarri hartuta Komiteak Estatuari buruzko haren txostena egiten eta onesten du Komitearen osoko Bilkuran. Ondoren, txosten horretan oinarrituta, hala badagokio, Europako Kontseiluko Ministroen Komiteak Gomendioak zuzentzen dizkio dagokion Estatuari.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako bilkuran Adituen Komiteak Txipreri buruzko txostena onetsi du, aurreko Bilkuran eztabaituta izan ondoren, eta osoki eztabaidatu eta onetsi egin ditu, baita ere, Armeniari buruzko txostena, Errepublika Txekiarrari dagokiona eta, azkenik, Eslovakiari dagokiona ere.
Euskaltzaindiaren izenenan, Xabier Kintana euskaltzainak eta Akademiaren idazkariak ongi etorria eman zien Adituen Komiteko kideei eta Komitearen izenean Stefan Oeter irakasleak, haren buru denak, eskerrak eman zizkion Euskal Akademiari izandako harreragatik eta adierazi zuen Europako Gutunaren Adituen Komiteko kideentzat ohore handia dela haren Bilkura egiteko Euskaltzaindian ostatu hartu izana.