Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak 2008ko Beterriko Liburua Literatur Saria irabazi du, Zoaz infernura, laztana liburuagatik. 111 Akademia-ko kideek erabaki dute saria zein libururi eman. Sari banaketa maiatzaren 7an egingo da, Zizurkilen.
Anjel Lertxundi da Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena bi aldiz irabazi duen lehen idazlea. Izan ere, 2002an, sari bera jaso zuen, Zorion perfektua liburuagatik.
Beterriko Liburua Saria, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak abian jarri zuen 1996an.