Apirilaren 13an, Saran egin zen Idazleen Biltzarrean, HERRIA astekariari omenaldia egin zitzaion, 3.000. zenbakia atera berri duelako. Martxoaren 26an kaleratu zen 3.000. zenbaki hori, eta hain zuzen, egun horretan bertan Euskaltzaindiak Urkiolan (Abadiño) egin zuen osoko batzarrean HERRIAri zorionak ematea erabaki zuen.
60 urte egin ditu HERRIAk, eta hauek izan dira zuzendariak: Piarres Lafitte (1944-1967), Jean Hiriart-Urruty (1967-1969), Emile Larre (1969-2003 ) eta Jean-Baptiste Dirassar (azken sei urte hauetan); zuzendariorde Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia da.