Apirilaren 3an, Donostian, Euskaltzaindiak Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua aurkeztu zuen. Liburuak Arrue zenaren 30 lan -hitzaldi eta hitzaurre- biltzen ditu eta Antonio Zavalak egin zuen azken lana da. Hori dela-eta, aurkezpenean, Arrueren izenak eta presentziak ez ezik, Zavalarenak ere oihartzun berezia hartu zuen. Hizlari guztiek azpimarratu zuten bion arteko harremana, biek egindako lana, biek zabaldutako bidea.
Euskaltzainburuak esan bezala, Akademiak Antonio Arrueri hau bezalako lan bat zor zion. Lan hori Antonio Zavala zenaren eskutik etorri zaigularik, Donostian egindako aurkezpena bion omenezko ekitaldi xumea ere izan zen.
Libururako Antonio Zavalak idatzi zuen aurkezpena ekartzen dugu hona, bai eta aurkezpenean izan ziren hiru hizlarien hitzak -Andres Urrutia, Joxemari Iriondo eta Juan Mari Arrue- ere.
Antonio Zavalaren hitzaurrea 86,82 Kb
Andres Urrutiaren hitzak 71,18 Kb
Joxemari Iriondoren hitzak 55,22 Kb
Juan Mari Arrueren hitzak 66,46 Kb
Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak liburua eskuratzeko, sakatu hemen.
Komunkabideetan
Apirilaren 14ko edizioan, aurkezpen honen berri eman zuten ondoko egunkariek:
- Gara egunkariak
- Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak
- Diario Vasco egunkariak
- El País egunkariak
Bestalde, ondoko aldizkari elektronikoetan ere irakur daiteke albistea: