Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Xavier Gómez Guinovart Vigoko Unibertsitateko Informatika Linguistikoaren Mintegiko arduradunak mintegian eman zuen hitzaldia: "Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa".
Xavier Gómez Guinovart: Testu-corpusak eta plangintza linguistikoa 2,79 Mb