Erakundearen berri

Erakundearen berri

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak ematen ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

Hizkuntza akademia honen euskal izena Euskaltzaindia da.

Indoeuroparra ez den hizkuntza da euskara, eta euskal hiztun gehienak Euskal Herrian bizi dira (Estatu frantsesaren eta espainolaren arteko mugaldean, Bizkaiko Golkoko barne-txokoan). Hizkuntzaren lurraldea hiru eremu administratibo ezberdinetan zabaldurik dago:

  • Espainiako erresumako Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean.
  • Frantziako Errepublikako Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren zati batean.

Euskaltzaindiak ezagutza ofizial osoa du; Espainian Errege Akademia da (1976), eta Frantziako Errepublikan onura publikoko erakundea (1995). Herritarren artean aitormen sozial zabala bereganatu du. Arrazoi horiengatik, lan handia egin du araugintzan Euskaltzaindiak, betiere euskaldunen hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.

Adierazpenak

Euskaltzaindiaren Adierazpenak (1976-2022)


Euskaltzaindiaren Adierazpena: 2008-06-27
(Frantses Akademiak esandakoaz)

 

XEDEAK

Euskara agerkariaren azala

Euskaltzaindiaren berariazko helburuak Arautegi akademikoan azaldurik eta mugaturik daude (1920). Hasierako Arautegi hura behin eta berriz eguneratua izan da (eta osatua ere bai, Barne-Erregelen bidez), izan ere garaian garaiko hizkuntzazko edo kulturazko aldakuntzek halaxe eskatu baitute une bakoitzean (1954, 1972, 1976, 2005, 2009, 2011).

Hala ere, Euskaltzaindiaren azken xedeez ziharduten arautegi-artikuluek berretsi baizik ez dituzte egin hastapenean esandakoak, premiazko zehaztapen berriak gehituz (ik., adibidez, 1976ko 1. artikulua). Horregatik, gogoratzekoa da Euskaltzaindiaren lehenengo Arautegian Erakundearen xedeak nola marraztu ziren (nahiz eta orduko hizkera aski aldatua dugun gaur):

  • 1 Izkeraketz eta gizarteketz, euskera ayolaz landu ta yagoten zain egotea, Bazkun aunen elburua da: andik ere bere izena.
  • 2 Zainbide bioi dagokienez, Sail bitan ere bereizturik euskaltzaiñak beren arloan diardukete; euskal-ikerleen sailean, ta yagoleenean, lagun bakoitza bietan dagokelarik.

(Euskaltzaindiaren sortarauak, 1920)

Horrela, bada, Euskaltzaindia hizkuntzaren corpus-az arduratzen da, baina, halaber, baita berorren estatus sozialaz ere. Hortaz, handik hona bi Sailak izan ditu Euskaltzaindiak (Iker eta Jagon Sailak), bere jardueraren baitan.

EUSKALTZAINBURUAK

Euskaltzaindiak bere historian zehar izan dituen Euskaltzainburuen zerrenda dakargu orain hona, bakoitzari dagozkion kargu-datak emanez:

  • R. M. Azkue

    (1919-1951)

     
  • I. M. Etxaide

    (1952-1962)

     
  • J. M. Lojendio

    (1963-1964)

     
  • Manuel Lekuona

    (1967-1970)

     
  • Luis Villasante

    (1970-1988)

     
  • Jean Haritschelhar

    (1989-2004)

     
  • Andres Urrutia

    (2005-gaur)

     
    fitxa ikusi

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper