Plazaberri


Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Garapen iraunkorrari buruzko jardunaldiaren barruan, Mongongo Dassanza. Albaitaritzako idazlanak (1692-1892) liburua aurkeztuko da Maule-Lextarreko Mediatekan. Liburua Euskaltzaindiak argitaratu zuen, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin. Txomin Peillen euskaltzainak paratu zuen eta berak egingo du aurkezpena, goizeko 11:00etan.

EiTBk Euskaltzaindiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez, bere testu ekoizpenaren multzo adierazgarri eta garrantzitsua bidaltzen dio Euskaltzaindiari Lexikoaren Behatokiaren corpusean txertatzeko. Azkenak 'Yoko' euskal marrazki bizidunen gidoiak eta kurtso honetan ETB1en emandako 'Aitaren Etxea' telesailarenak izan dira.

Gaur, maiatzaren 27an, Euskaltzaindiak Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzain eta frantziskotarrak paratutako Ignazio Omaetxebarriaren (1909-1995) Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua aurkeztu du. Gernika-Lumoko Udalaren eta Arantzazu Edizio Frantziskotarrak argitaletxearen laguntzarekin argitaratu da eta aurkezpenean, hiru erakundeotako ordezkariez gain, Omaetxebarria zenaren senideak -iloba guztiak, besteak beste- izan dira .

Antzinateko zenbait antroponimoren (pertsona-izen) eta mitonimoren (jainko- eta jainkosa-izen) euskarazko grafiak finkatu ondoren, Erdi Aroko pertsona ospetsuren euskarazko izenak lantzeari ekin dio Euskaltzaindiak. Lehen emaitza argitaratu da orain: 179. araua (Bizantziar Inperioko pertsona-izenak).

Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Euskaltzaindia Gernika-Lumon izango da. Goizean, 10:00etan, Osoko bilkura egingo du Kultura Etxean. Gero, 11:30ean, Elai Alai aretoan, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzain eta frantziskotarrak paratutako Ignazio Omaetxebarriaren (1909-1995) Euskara barrutik. Estudios de lingüística vasca liburua aurkeztuko du.

 

hebrear acad logo small

Hebrear Hizkuntzaren Akademiak (Ha'academia Lalashón Ha'ivrit) eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, beren arteko harremanak landu, elkarri informazioa eman eta agerkariak beren artean trukatzeko helburuarekin.

txostena oinederra txikia

2015eko urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena, Ahoskerak axola du izenekoa, aurkeztu zen. Hona ekarri dugu txostena.

Ahoskerak axola du, Ahoskera batzordearen txostena (PDF, 907,9 KB)

Atzo, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, I. Euskarazko Interneten Eguna egin zen Iruñeko Katakraken. PuntuEUS Fundazioak, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, ekimenaren helburua "arloaren errepasoa egin, berrikuntzak aurkeztu, etorkizunaren soslaia egin eta euskarazko interneten aldeko topa egitea" izan zen.

Euskaltzaindiaren webguneak 75.239 bisita izan zituen apirilean. Webguneko orriak 279.814 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Patrick Farrell euskaltzain urgazlea hil da. Hizkuntzalari irlandarra joan den otsailaren 23an zendu bazen ere, gaur arte ez dugu izan bere heriotzaren berri. 78 urte zituen eta Euskaltzaindiak 1966ko azaroaren 25ean izendatu zuen euskaltzain urgazle.

Nafarroan Euskal Telebistaren emisioa eteteko Espainiako Industria Ministerioak emandako agindua "bertan behera uzteko" eskatu dio Euskaltzaindiak Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteari. Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatzen duen gutunak dioenez, "agindu horrek, hala nahi duten nafarrei, galarazten dielako telebista Foru Komunitateko berezko bi hizkuntza ofizialetako batean hartzeko eskubidea”.

Kepa Altonaga zoologo, idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo CAF-Elhuyar Merezimendu Saria, "euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lanagatik". Atzo, maiatzaren 11n, jaso zuen, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur gunean eginiko ekitaldian.

Euskararen euskalki eta hizkera desberdinak ezagutarazi nahi ditu "Euskara ibiltaria" erakusketak. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) du oinarri eta Akademiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.

Bahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde "Zerbitzari"k egin zuen euskarazko itzulpena eta edizio honetako paratzailea Henri Duhau izan da. Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" bildumaren barruan argitaratu da, Euskararen Erakunde Publikoaren, Beskoitzeko Herriko Etxearen eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzarekin.

Gaur, maiatzaren 6an, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak harrera egin dio Euskaltzaindiari Nafarroako Gobernuaren egoitzan, Iruñean. Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen zuzendari nagusia ere bileran izan da. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Sagrario Aleman diruzaina, Adolfo Arejita Iker sailburua, Andres Iñigo Nafarroako ordezkaria, Erramun Osa idazkariordea eta Joseba Zabaleta kudeatzailea izan dira.

Euskararen euskalki eta hizkera desberdinak ezagutzera ematea xede duen “Euskara ibiltaria” erakusketa zabaldu da gaur, maiatzaren 3an, Bilboko Zabalgune eraikinean.

Bihar, maiatzaren 3an, "Euskara ibiltaria" erakusketa zabalduko da Bilboko Zabalgune eraikinean. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da. Akademiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute. Ekitaldi berean, Euskararen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztuko du Akademiak.

Joan den ostiralean, apirilaren 29an, Euskaltzaindiak Miguel Javier Urmeneta euskaltzain urgazlea omendu zuen, bere jaiotzaren 100. urteurrenean.

Gaur, apirilaren 29an, Iruñeko Udalak harrera egin dio Euskaltzaindiari. Joseba Asiron alkatea buru zutela, alderdi guztietako zinegotziek ongietorria eman diete euskaltzainei. Apirileko Osoko bilkura Iruñeko Udaletxean egin du gaur Euskaltzaindiak. Hori dela-eta, aukera aprobetxatu du Asironek eta honela esan die euskaltzainei: “Zuen etxean zaudete”. Eta Andres Urrutia euskaltzainburuak erantzun dio: “Lanera etorri gara eta etxen gaude, bai. Iruindar guztiak ordezkatzen duen etxe hau gurea ere bada.”

Gaur, apirilaren 29an, Iruñean egin duen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu. Hona hemen zerrenda, ordena alfabetikoan: Amaia Apalauza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia.

Bihar, apirilaren 29an, Euskaltzaindia Iruñean izango da. Goizean, Udaletxean, Osoko bilkura egingo du eta Udalak harrera egingo dio Akademiari. Arratsaldean, aldiz, Kondestablearen Jauregian, Miguel Javier Urmeneta euskaltzain urgazlearen omenezko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, iaz bete baitzen bere jaiotzaren mendeurrena.

Maiatzaren 3tik 27ra bitartean zabalik egongo da Bilboko Zabalgune eraikineko areto nagusian "Euskara ibiltaria" erakusketa. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da. Akademiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.

Bihar, apirilaren 20an, Patxi Salaberri Zaratiegiren Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztuko da Gasteizen, San Prudencio kaleko Elkar aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen du eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.

Onomastika batzordeak, EiTBk hala eskatuta, Iparraldea hartzen duten kantonamendu berrien euskal izendapenak finkatu ditu. Ezaguna denez, 2014an kantonamenduen berrantolaketa gauzatu zen Frantzian eta, horren ondorioz, Iparraldeko kantonamenduen kopurua 24tik 12ra jaitsi zen, 14ra Jestaze eta Eskiula hartzen dutenak kontuan edukiz gero.

Glosario Parlamentarioa biltzeko lantaldeak bilera egin du gaur, apirilaren 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Taldearen betebeharra parlamentu-lexikoa bateratzea da, geroago Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa osatu ahal izateko.

ehu doktoregaiak1 txikia

Ikerkuntza bultzatzea xede, Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lehen mintegia egin da gaur, apirilaren 11n, Akademiaren egoitzan. Ekimena EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programako doktoregaiei eta izen bereko masterreko ikasleei zuzenduta egon da.

Euskaltzaindiaren webguneak 70.010 bisita izan zituen martxoan. Webguneko orriak 274.205 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dago, hemen. Liburua Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 31. zenbakia da.

Gaur, apirilaren 5ean, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Udalaren izenean, Juan Mari Aburto alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute. Biok adierazi dutenez, Bilbon euskara bultzatzea da xede nagusia: "Bilbon euskaldun hau euskaldunago izan dadin", euskaltzainburuaren esanetan.

Logo-Bilboko-udala

Bihar, apirilaren 5ean, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Juan Mari Aburto alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Goizeko 11:00etan izango da, Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoan.

JAGONETeko datu-baseari 20 galde-erantzun berri erantsi dizkio Euskaltzaindiak. Horiek guztiak eskaintzen ditugu hemen, gaika sailkatuak.

Euskaltzaindiaren webguneak Euskal Herriko ibaien izenei buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskaintzen du. Akademiaren "Izenak" bildumaren barruan argitaratutako Euskal Herriko ibaiak / Ríos de Euskal Herria / Les cours d'eau du Pays Basque liburuak ematen duenaz gain, ordutik hona bildu den informazio berria jasotzen da 166. arauan.

sara 2016 4 txikia

Euskaltzaindia Sarako Idazleen Biltzarrean izan zen atzo, martxoaren 28an. Saltokia izateaz gain, Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin argitaratu duen Euskal Literaturaren Antologiaren egitasmoaren lehen liburukia aurkeztu du: Erdi Arotik Errenazimentura.

Euskaltzaindiak euskarari buruz hasitako gogoeta prozesua aurrera doa. Joan den otsailaren 12an "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" izenburupean Akademiak egin zuen jardunaldiak zabaldutako bideak, hurrengo hilabeteotan edukiko du jarraipena. Izan ere, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak zortzi kidez osatutako aldirako lantalde bat eratzea aurreikusi du.

Martxoaren 28an, Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Aurten Euskaltzaindiak Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta argibideak. 1: Erdi Arotik Errenazimentura liburua aurkeztuko du, Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak paraturiko lana. Aurkezpena goizeko 11:15ean izango da.

Julita Berrojalbiz kalea inauguratu dute Bilbon, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mugimendua bultzatu eta Lauro Ikastola sortu zuen andereño historikoaren omenez. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Isabel Andia Berrojalbizen alabak desestali dute plaka.

Gaur, martxoaren 21ean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin dio Euskaltzaindiari, Bilboko Foru Jauregian.

Bihar, martxoaren 22an, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Julita Berrojalbiz kalea inauguratuko du, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mugimendua bultzatu eta Lauro Ikastola sortu zuen andereño historikoaren omenez.

'Hitzargiak' proiektuaren Batzorde Zientifikoak bilera egin du gaur, martxoaren 18an, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean.

Martxoaren 15ean, 2015eko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

Euskaltzaindiak osatu dituen hiru lexiko teknikoak sarean jarri ditu. Matematikaren, Fisikaren eta Astronomiaren arloetako oinarrizko lexikoak hemendik deskarga daitezke, PDF formatuan. Gaur aurkeztu ditu, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, hainbat irakasle eta argitaldari bertan zirela.

Euskaltzaindiaren webguneak 81.109 bisita izan zituen otsailean. Webguneko orriak 320.117 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko argitaratu ditu: Matematikaren, Fisikaren eta Astronomiaren arloetako oinarrizko lexikoak. Hiru lexikook arlo horietan erabiltzen den hizkuntzaren azterketaren emaitza dira. Horien aurkezpena martxoaren 17an egingo du Akademiak, goizeko 10:30ean, Donostiako Luis Villasante Ikergunean.

 

Gaur, martxoaren 15ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2015eko Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak. Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.

torrealdai lekuonsa txikia

Martxoaren 12an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean eginiko ekitaldian, Joan Mari Torrealdaik jaso zuen Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria.

Datorren asteartean, martxoaren 15ean, 2015eko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Edizio honetako irabazleak bertan izango dira. Sari-emate ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo).

Gaur, martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia V, Arratzua I/ Toponimia de Vitoria V, Arratzua I argitalpena aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak, Gasteizen, Montehermoso / Oihaneder Euskararen Etxean. Egilea Elena Martinez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazlea da.

Datorren larunbatean, martxoaren 12an, 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria emango zaio Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari, soziologo eta euskaltzain osoari. Sari-emate ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Hanan Bordin hizkuntzalari eta Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko irakaslea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, martxoaren 9an eta Xabier Kintana Akademiako idazkariaren eskutik, euskarari zein Euskaltzaindiari buruzko informazio zabala jaso du.

Datorren ostegunean, martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia V, Arratzua I/ Toponimia de Vitoria V, Arratzua I argitalpena aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak, Gasteizen, Montehermoso / Oihaneder Euskararen Etxean (Fray Zacarías Martínez kalea, 2), goizeko 11:00etan. Argitalpena CD-ROM euskarrian eskaintzen da.

2015. urtean egin diren lanen emaitzak erantsirik kontsultagai dago Lexikoaren Behatokiaren corpusa http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus helbidean. Guztira 50.298.357 testu-hitz dauzka orain. Kontsulta-sistema erabiltzeko argibideak helbide honetan daude: http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/laguntza.htm

Xabier Olarra eta Joxe Austin Arrieta minzatu ziren atzo itzulpengintzaz, gai horren inguruan Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen jardunaldietan. "Joyce eta Proust ere, euskaraz" izenburuko hitzaldia konpartitu zuten.

Anjel Lertxundi izan zen atzo hizlari, Bilbo Zaharra Forumak Bilbon antolatu dituen itzulpengintzari buruzko jardunaldietan. Idazlea "Itzulpena, bidaia baten itzulera" hitzaldia eman zuen.

Xabier Kintana, Rufino Iraola eta Anton Garikano aritu ziren atzo, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumak Franz Kafkaren Metamorfosia liburuaz, eta oro har itzulpengintzaz, antolatu dituen jardunaldietan.

Metamorfosis

Franz Kafkaren Metamorfosia liburuak 100 urte bete ditu. Hori dela eta, Bilbo Zaharra Forumak itzulpengintzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Bilbon izango dira, Euskaltzaindiaren egoitzan, martxoaren 1etik 3ra, iluntzeko 19:00etan.

Joan den ostiralean, otsailaren 26an, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin zuen Lauro Ikastolan. Ekimena ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barnean kokatzen da: 1966. urtean Azkue Ikastola, Lauroren aurrekaria, legeztatua izan zen, eta Akademiak behar zuen babesa eman zion.

1966. urtean legeztatu zen Lauro Ikastola, orduan Resurreccion Maria Azkue izena zuena. Orduko sortzaileak omendu dituzte gaur, otsailaren 23an, Bilboko Arte Ederren Museoan eginiko ekitaldian. Ondoren, Bilboko Elkano kalean 1966. urtean ikastola kokatu zen etxeko atarian plaka bat bistaratu dute.

"Euskara Foru Aldundien ibilbidean" izeneko jardunaldia egin dute gaur, Bilbon, Euskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak. Euskarak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan duen erabileraz gogoeta egiteaz gain, Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919). Gipuzkoa (1918-1923) liburua aurkeztu dute eta itzultzaileen lana aldarrikatzeko baliatu dute unea.

Aurten beteko da Lauro ikastola legeztatu zeneko 50. urteurrena. Orduan Resurreccion Maria Azkue zuen izena eta bi hizkuntzatan -euskaraz eta gaztelaniaz- irakasteko legeztatu zen lehen ikastola izan zen. Euskaltzaindiaren babesarekin lortu zuen.

 
Euskaltzaindiaren webguneak 71.534 bisita izan zituen urtarrilean. Webguneko orriak 300.321 aldiz bistaratu ziren hil berean.

Euskaltzaindiak antolatuta, "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egin da gaur Bilbon, Akademiaren egoitzan. Jardunaldiaren bideoak ikus daitezke hemen.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egiten ari da gaur Euskaltzaindiaren egoitzan.

Hona hemen Patxi Juaristi, Olatz Altuna, Bikain Urkidi, Josu Waliño eta Paxkal Indoren aurkezpenak.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egiten ari da gaur Euskaltzaindiaren egoitzan.

Bihar, otsailaren 12an "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilbon, Akademiaren egoitzan. Jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

saf logoa avdzea

Otsailaren 19an "Euskara Foru Aldundien ibilbidean" izeneko jardunaldia egingo da, Bilbon. Euskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, euskarak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan duen erabileraz hausnartuko da. Goizeko 9:15etik 13:15era izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

"Euskara Foru Aldundien ibilbidean" jardunaldiaren egitaraua (PDF, 444,9 KB)

Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa hizpide izan da gaur, otsailaren 9an, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egin den jardunaldian, Euskaltzaindiak, Donostia 2016 Fundazioak eta Kutxa Fundazioak antolatuta.

Euskaltzaindiak 2004ko uztailaren 23an Euskal Herria izena araua onartu zuen eta ondoren argitara eman. Arau guztietan ohi den bezala, arau honek ere azalpen testu bat du.

Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa hizpide izango da datorren asteartean, otsailaren 9an, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egingo den jardunaldian.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da. Zuzenean ikusteko aukera izango da interneten, beraz, www.euskaltzaindia.eus webgunean.

Otsailaren 12an "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiak interes handia sortu du eta lagun askok eman du izena. Jardunaldia Euskaltzaindiaren egoitzaren aretoan izango da. Aretoak 100 lagunentzako kapazitatea dauka. Hala, bada, 100tik gora pertsona apuntatzen direnean, erreserba zerrenda bat zabalduko da eta bertan sartzen diren lagunei jakinaraziko zaie.

Gaur, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, Juan Garmendia Larrañaga, Joshua A. Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun omentzeko.

Otsailaren 12an, ostiralean, "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan. Elkarte, erakunde eta norbanakoen ekarpenak jaso eta aztertu ostean, jardunaldiaren egitaraua prestatu du Akademiaren Sustapen batzordeak. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da. Izena emateko epea otsailaren 10a arte egongo da zabalik.

"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua. (PDF, 74 KB)

fishman  larre2
camino Suzuko Ainhoa Tamura egoitzan txiki. 2007-VII-2 023 braun1

Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan, 2015. urtean hil ziren ondoko euskaltzainak omentzeko: Juan Garmendia Larrañaga, Joshua A. Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun.

Berria egunkariak antolatzen duen Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketaren 2015eko edizioa Aingeru Epaltza idazle eta euskaltzain urgazle nafarrak irabazi du. Lan saritua Valluna mendira (Peru) egindako igoeraren kronika da eta Bi belarrien mendian, altuera altueragoa denean du izenburua. Hemen irakur daiteke.

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak argitara eman duten Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuaren azken edizioa itzultzaileen eskuetara heldu da. 2015eko abenduaren 3an Gasteizen aurkeztu zuten bi erakundeok eta ondoren itzulpen lanak egin dituzten lagunei helarazi zaie. Jerusalemeko bere etxean, liburua eskuan duela, Mordechai Mixor hebreerazko itzultzaileak argazkia bidali dio Euskaltzaindiari.

Gaur, urtarrilaren 21ean, Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztu da Gasteizen, Arabako Foru Aldundian. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen du eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Egilea Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko burua da.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 21ean, Araba / Álava. Los nombres de nuestros pueblos liburua aurkeztuko da Gasteizen, Arabako Foru Aldundian. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen du eta Euskaltzaindiaren Izenak bildumaren barruan argitaratu da, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Egilea Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko burua da.

Euskaltzaindiaren webguneak 57.959 bisita izan zituen abenduan. Webguneko orriak 236.282 aldiz bistaratu ziren hil berean.

"Euskara biziberritzeko erronkak" aztertzeko mintegian parte hartzeko deia zabaldu du Euskaltzaindiak. Mintegia 2016ko otsailaren 12an egingo da eta Akademiak jendearen esku hartzea bultzatu nahi du. Hori dela eta, elkarte, erakunde eta norbanakoei deia luzatu die bertan parte har dezaten. Hitzaldi, komunikazio edota iradokizunak egiteko epea urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.

2014an eguneratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua azken aldiz, eta urte berriarekin batera orduko lana biribiltzen duen bertsio berria dakar. 1.353 forma berri: 1.058 sarrera eta 295 azpisarrera. Guztira, 44.325 forma -37.874 sarrera eta 6.451 azpisarrera- arautu daude webgunean guztion eskura, bai Hiztegi Batuan, bai Hiztegi Batu Oinarridunean.

Europako hizkuntza aniztasuna erdigunean jarri. Horixe da Fryske Akademyk (Frisiar Akademia) dituen helburuetariko bat eta, eguneroko eginkizunaz gain, horrela erakusten du bere barneko estrukturak ere: izan ere, eskolen arteko lan-sarea sortzea helburu duen Mercator ikasgunea (European Research Centre on Multilingualism and Language Learning) Akademiaren baitan kokatuta dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper