Urtero gertatzen den legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Yolanda Arrieta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak. A mailakoa 11 eta 14 urte bitarteko gazteen lanez arduratzen da, eta B mailakoa, aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoenez.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak osatu dute. Guztion izenean, Yolanda Arrietak hitz egin zuen.
Yolanda Arrietaren hitzak 67,31 Kb
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.