Erlea literatura aldizkaria
Erlea aldizkarian lekua dute, besteak beste, idazleek hizkuntzarekin edo hizkuntzekin duten loturari buruzko gogoetek, kanpoko idazleek Euskal Herriarekin duten harremanari buruzko idatziek, argitaratutako liburuei buruzko iritziek, jardun kulturalari buruzko kronikek...
Etxeberri (EHS)
Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak -agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak- biltzen dira.
Euskaltzainak
Bilduma honetan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Liburuaren azala Mapak ikusteaz gain, erantzunak entzuteko aukera dago orain.
Euskararen Lekukoak
Bilduma honetan idazle euskaldunen edizio kritikoak biltzen dira. Euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuen bilketa.
Euskera agerkaria
Liburuaren azala EuskeraEuskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920. urtetik argitaratzen da. Urteko lehen zenbakiak (buletinak) Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu. Zenbakiak urtea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan argitaratzen dira. Ikerketa artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du..
Iker
IKER bildumaren lehen zenbakia 1981ean argitaratu zen, paper formatuan. Orain, aldiz, gaur egun arte bilduma honetan argitaratutako dokumentazioa antolatu, digitalizatu eta Interneten eskuragarri egon dadin prestatu du Euskaltzaindiak.
Izenak
Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak...) bai toponimoena. Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea. Hori da, hain zuzen ere, IZENAK bilduma honen xedea.
Jagon
Bilduma honetan Euskaltzaindiko Jagon Saileko lan bereziak argitaratzen dira. 2007an bilduma eraberritu egin zen.
Mendaur
Euskaltzaindiak bilduma honetan, Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ikerketa lan jasotzen dira.
Onomasticon Vasconiae
Bilduma honetan Euskal Herriko Onomastikari buruzko ikerketak argitaratzen dira: jardunaldietako agiriak, herri edota eskualde zehatzei buruzko toponimia ikerketak, antroponimiari buruzkoak, etab.
Bildumatik kanpo
Atal honetan, bildumetatik kanpo Euskaltzaindiak argitaratu dituen lanen bertsio elektronikoak eskaintzen dira.