Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero-urtero antolatzen duen egitasmoan parte hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana eta Adolfo Arejita euskaltzainek, eta Erramun Osa Akademiako idazkariordeak. Goizean goiz gerturatu dira Euskaltzaindiko kideak Bilboko Arriaga Antzokira, Itxaro Bordaren '%100 Basque' obraren lehen atalak irakurtzera.
Idazleak berak inauguratu du Irakurketa Jarraitua, eta atzetik joan dira Kepa Altonaga irakasle eta idazlea eta Miren Agur Meabe poeta lekeitiarra. Ostean, Euskaltzaindiko ordezkarien txanda izan da. Goizeko 08:00etan hasi da ekitaldia eta iluntzeko 19:00ak arte iraungo du.
Itxaro Bordaren "%100 Basque", Bilboko Klasikoen Irakurketa Jarraituan
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak edizio berezia izango du aurten, hamar urte betetzen baitira abian jarri zenetik. Aurten, gainera, "erronka txikia" izango den obra aukeratu dute, hain zuzen, Itxaro Bordaren "%100 Basque", oso bestelako estiloan idatzita dagoena. Estereotipoetatik ihesi, emakumezkoek gaur egun euskal literaturan duten protagonismoa aldarrikatu nahi izan dute Klasikoen Irakurketaren antolatzaileek. Ekimenaren aurkezpenean ze ...
Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-itxaro-bordaren-100-basque-bilboko-klasikoen-irakurraldi-jarraituan-20170606130407.html
(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento
Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero-urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak hamargarren ahalegina egin du gaur.
Aurten, Itxaro Bordaren '%100 Basque' nobela hautatu dute irakurraldirako. Estereotipoetatik ihesi, emakumezkoek gaur egun euskal literaturan duten protagonismoa aldarrikatu nahi izan dute antolatzaileek. Ezin ahantzi nobela honek Euskadi saia jaso zuela 2002an, Susak argitaratu eta urte betera. Lan honetan, eta besteak beste, euskaldun izatearekiko eta euskal kulturaren izaerarekiko gogoeta zabal eta ausartak egiten ditu Itxaro Bordak.
(Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria, bere testua irakurtzen)
Guztira, 400 lagun inguruk parte hartu du gaurko egitasmoan.
Itxaro Bordaren "%100 Basque", Bilboko Klasikoen Irakurketa Jarraituan
ilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak edizio berezia izango du aurten, hamar urte betetzen baitira abian jarri zenetik. Aurten, gainera, "erronka txikia" izango den obra aukeratu dute, hain zuzen, Itxaro Bordaren "%100 Basque", oso bestelako estiloan idatzita dagoena. Estereotipoetatik ihesi, emakumezkoek gaur egun euskal literaturan duten protagonismoa aldarrikatu nahi izan dute Klasikoen Irakurketaren antolatzaileek. Ekimenaren aurkezpenean zeh ...
Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-itxaro-bordaren-100-basque-bilboko-klasikoen-irakurraldi-jarraituan-20170606130407.html
(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.