• Ostegun honetan sinatuko da, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan, Baionan.
  • Mathieu Bergé (EEPren presidentea) eta Andres Urrutia (euskaltzainburua) izango dira bertan.
  • Bi erakundeek orain arteko bidea ontzat eman eta 2017-2022 epealdirako hitzarmen-marko berria sinatuko dute.

    image1
    (Mathieu Bergé, EEPren presidentea)

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak 2017-2022 epealdirako hitzarmen-marko berria sinatuko dute ostegun honetan, Baionan. EEPren izenean Mathieu Bergék sinatuko du, eta Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutiak.

Hitzarmen-marko berri honek bi erakundeek elkarraditurik egin beharreko lanen nondik norakoak zehaztuko ditu, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakoitzaren betebeharrak finkatu.

2008ko urtarrilaren 24an izenpetu zuten Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak lehen hitzarmen-markoa, bi erakundeen arteko lankidetza garatzeko eta egituratzeko baliagarria izan dena; bigarren hitzarmen-markoa 2014an sinatu zuten. Bestalde, eta urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarri bat izenpetu izan da; azkena, 2016ko uztailaren 22an.

Hitzarmen-marko horien jarraipenean eta azken urte hauetan burututako lanen balorazio baikorra egin ostean, indarrean den partaidetza egonkortzeko nahikaria berretsi dute bi partaideek 2017-2022 epealdirako.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh