• Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta; aurrerantzean, Torrealdai lehendakariorde izango da.
  • '2020 Plan Estrategikoa'n jaso denez, .EUS domeinuaren bidez, ingurune digitalean euskara baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da PuntuEUS Fundazioaren xede nagusia.
  • Gainera, eta domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jaistea lortu da: 50 eurotik 30era.
  • Erabiltzaileei laguntzeko erregistratzaile nagusiek eskaintzen dituzten prezio eta zerbitzuak aurkezten dituen prezio-taula publikoa da, eta PuntuEUSen webgunean ikus daiteke.

     DSC1578
    (Iñaki Goirizelaia eta Joan Mari Torrealdai)

Hamar urte bete dira PuntuEUS proiektua jaio zenetik. Hamar urte hauetako lorpenik handiena .EUS domeinuaren onarpena bera izan da, 2013an gertatu zena. 2016a ere garrantzitsua izan da: domeinua egonkortu eta bideragarri egitea lortuta, 2020. urtera bitarteko erronken lanketa egin eta lan-ildoak definitu dira.

Testuinguru honetan, eta aro berriari begira, patronatua berritu du PuntuEUSek. Orain, erakunde hauek dira PuntuEUS Fundazioaren patronatua osatzen dutenak: Kontseilua, Euskal Idazleen Elkartea, EKE, ESLE, Euskaltel, Euskaltzaindia, EHU, EITB eta PuntuEUS Elkartea.

Patronatu berriaren lehen egitekoa lehendakari berria hautatzea izan da eta aurrerantzean Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUSen lehendakaria, EHUren izenean. Orain arte, Euskaltzaindiak izan du beti PuntuEUSen lehendakaritza, Andoni Sagarnak lehendabizi eta Joan Mari Torrealdaik ondoren.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh