Apirilaren 6an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Horietako bat Natalia M. Zaïkaren Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 izan zen.
Approche textologique et comparative du conte traditionnel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942 liburua Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 31. zenbakia da. Xarles Videgain euskaltzainburuordeak egin du hitzaurrea, eta berak ere aurkeztu zuen liburua, Sarako Idazleen Biltzarrean. Hona ekarri ditugu bere hitzak.
Xarles Videgainen hitzaurrea eta aurkezpena (PDF, 92,3 KB)
Sarako 32. Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean aurkeztutako beste bi liburuak honako hauek dira: Txomin Peillenek prestaturiko Mongongo Dassanza. Albaitaritza idazlanak (1692-1892); eta Bahnar deitu Salbaiak, Pierre Dourisbourek frantsesez idatzita eta Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratuta. Henri Duhauk prestatu du edizioa.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.