Plazaberri

Mendeurrenaren logotipoak lau haizeetara zabaldu nahi du Euskaltzaindiaren nahia

  • "EHUN URTE eta Euskaltzaindiaren eginbeharrak eta helburuak ez dira ia aldatu; egiteko moduak eta harreman-sareak, ordea, bai. Hori bera islatu nahi izan da mendeurrenaren logo berriarekin, gure betiko zuhaitzari beste itxura bat emanez, irekiagoa eta dinamikoagoa.
    Etorkizunari begira jarri gara, ezbairik gabe.

    Sagrario Aleman euskaltzaina
    (Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua, ostiraleko aurkezpenean)

 

'Dei zabala euskal gizarteari' (Andres Urrutiaren hitzaldia)

  • Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuak ostiralean eginiko sarrera-hitzaldia, osorik.

  • Besteak beste, Mendeurrena zertarako baliatu nahi den azaldu zuen euskaltzainburuak. "Akademiak euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatu nahi du eta, bide batez, dei zabal bat egin nahi dio euskal gizarte osoari: hain zuzen, aldi berriari, XXI. mende korapilatsu baina itxaropentsu honi, ilusio berrituarekin ekiteko deia, denok baikara ezinbestekoak euskara biziberrituko badugu", esan zuen Urrutiak.

    IMG 5725
    (Andres Urrutia euskaltzainburua, ostiralean egin zen Mendeurrenaren aurkezpen ekitaldian)

 

Euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko baliatu nahi du Mendeurrena Euskaltzaindiak

  • Bide batez, dei zabal bat egin nahi dio euskal gizarte osoari: hain zuzen, aldi berriari ilusio berrituarekin ekiteko deia.
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak nahi du, eta behar du, gizarte-eragile guztiekin jardun, eta horretan agortuko ditu indarrak ondorengo urteetan”.
  • Akademiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018 eta 2019 bitartean. Euskararen lurralde guztietan egingo dira, Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin.
  • Logo berria ere aurkeztu du gaur Akademiak. “Gure betiko zuhaitzari beste itxura bat eman nahi izan diogu, irekiagoa eta dinamikoagoa. Etorkizunari begira jarri gara, ezbairik gabe”, adierazi du Sagrario Aleman euskaltzainak, gaurko prentsaurrekoan.

    Andres Urrutia Sagrario Aleman eta AUKERAN antza taldeko dantzariak
    (Aukeran taldeko dantzariak, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Sagrario Aleman euskaltzainarekin, gaurko agerpenean)

 

Euskaltzaindiak Gasteiz udalerriko toponimia historikoaren seigarren liburukia aurkeztu du

  • Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazleak ondu du lana, eta, Arabako hiriburuaz gainera, Gasteizko beste 64 herriak ikergai dituen egitasmo zabal baten zati da.
  • Elena Martínez de Madina: “Leku-izen normatibizatuak proposatzen dira. Horrek gure lurraldeko hizkuntzak, gure usadio zaharrak, gure flora, fauna, geografía eta historia ezagutzen laguntzen digu”.
  • Gasteizko Udalaren laguntzaz argitaratu da liburuki hau.

    DSC00705
    (Elena Martínez de Madina ikertzailea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin, gaurko agerpenean)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4
    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  •  

  • Argitalpen guztiak ikusi