Plazaberri

Munduko zenbait gizarte- eta erlijio-talderen jarraitzaileen izenak eta ordena militar eta ospitalario nagusien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

  • Munduko erlijio-talde nagusien jarraitzaile nagusien izenak eta politikaren arloko zenbait gizatalderen izenak aztertu eta bildu ditu Euskaltzaindiak 187. arauan. Hala, kristautasunaren (jansenista, presbiteriano, Jehovaren lekuko…), islamaren (suni, xii/xiita, ismaili…) eta judaismoaren eremuko gizatalde nagusiak (askenazi, falaxa, haredi…), historikoak zein gaur egungoak, eta politikaren eremuko zenbait gizatalde ezagun (atorrabeltz, espartakista, mentxebike, gibelino, kosako, zipaio…) ageri dira. Guztira, 98 izen.
    ordenes militares 012
  • Bestalde, ordena militar eta ospitalario nagusien izenak ere bildu dira arauaren bigarren partean: 15 ordenaren izenak (Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordena, Maltako Ordena, Tenpluko Zaldunen Ordena…).
  • Irizpideei buruzko sarreraren ondoren, izen-zerrendak ematen dira, eta euskarazko izenei gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dagozkien izenak ere gehitu dira.

    Exonomastika batzordea

 

Euskaltzaindiak 'Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII' liburuaren bigarren argitaraldia kaleratu du

  • Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak idatzitako liburua 2014an argitaratu zuen Akademiak, baina kaleratu eta hilabete gutxira agortu egin zen. Harrezkero, lana berrargitaratzeko hainbat eskari jaso dira, eta eskari horiei erantzunez egin da ahalegin berria.
  • Euskal Herri osoa kontuan hartzen saiatzen da ikertzailea eta eskuartean dagoen iturri eta bibliografia ahalik eta osoena erabiltzen du gizartearen azterketa sozio-historikoa egiteko, hizkuntzaren ikuspuntutik.
  • Mikel Zalbide euskaltzain osoaren esanetan, "aurrera begira, ezinbestean erabiliko beharko dugun materiala utzi digu Juan Madariagak. Kasu askotan, ikerketak egiteko orduan, hemendik abiatu beharko gara".
  • Madariagaren lana liburu-dendetan eta Euskaltzaindiko webgunean izango da salgai.

    video thumb for 21237
    (Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea)

 

Euskararen Batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena aztertuko da Euskaltzaindiaren Mendeurreneko lehen kongresuan

  • Euskaltzaindiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018 eta 2019 bitartean. Baionan egingo da lehena.
  • Euskararen lurralde guztietan egingo dira, Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin.
  • Nazioarteko kongresuez gain, ekintza artistikoak ere bultzatu eta antolatuko ditu Akademiak. Tartean, musika kontzertuak, antzerkia edo erakusketak.
  • Besteak beste, euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko baliatu nahi du Mendeurrena Euskaltzaindiak.

 

"Sari honek erantzukizuna eta lana dakar, onespenarekin batera"

  • Arabako Aldundiak emandako Urrezko Domina jaso dute Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak, "euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lan handiagatik".
  • Ramiro González Arabako diputatu nagusiaren eskutik jaso zuen domina Andres Urrutia euskaltzainburuak, Akademia osatzen duten euskaltzain eta langile guztien partez.
  • Roberto González de Viñaspre (Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban): "Euskaltzaindiaren sorreratik bertatik ondo-ondoan izan dugu Arabako Aldundia, gure jarduna babesten eta bultzatzen. Ezin ahantzi Euskaltzaindia Arabako barne-muinetik sortua dela, hain zuzen, lurralde historikoaren erakunde gorenak bultzatu zuela, duela ia ehun urte, euskal herrietako beste diputazioekin batera".
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Sari berri hau gogo onez hartzen dugu, eta etorkizunean ere duela ehun urte euskal gizarteak emandako mandatuari eutsiko diogu, hau da, euskararen alde lan egiten jarraituko dugu: ekin eta jarrai, gure lema zaharberrituak dioen moduan. Beraz, sari honek erantzukizuna eta lana dakar, onespenarekin batera".

    DSC00973
    (Euskaltzain oso, urgazle eta ohorezkoak, larunbateko ekitaldian)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi